2008/02/12

KALDEREROTAN

Otsailaren 1ean Orioko kaletan zehar kaldereroak ibili ziren. Inauteriak tarteko, ikasle eta irakasleok aurrez kantuak entsaiatu eta eguna iritsi zenean prest geunden, gure txanpon eta urre guztiak erakusteko.
Oso eguraldi polita egin zigun, enkargatuta bezala, eta primeran egin genuen kalez-kaleko buelta.
Orioko kaleak alaitu genituen kantu eta kolorekin.
Neketsuak izaten dira era honetako jardueran, baina merezi dute.
Tarte honetatik eskerrak Patxiri traktorearengatik eta baita Albertori ere gidatzen joateagatik.